Skip to main content

Irudia

Barne sendotasuna

Haurrak bere baitan dituen gaitasunak, baloreak, talentuak, dohainak eta aberastasunak ezagutzea, eta horien kontzientzia eta esperientzia izatea da sendotasunez jokatzea. Gure baitan ditugun zimentuetan oinarrituta bizitzea da eta ez norberaren gabezietatik, beharretatik, adierazi nahi izatetik, protagonismo beharretik edo beldurretatik, usteetatik edo besteek gugandik espero dutena kontuan hartuz jardutea.

Haurrak bere burua ezagutzea eta onartzea barne askatasuna eta heldutasun afektiboa lortzeko gako garrantzitsua da, horrela bizitzak planteatzen dizkigun erronka eta galdera nagusien aurrean erresilientziaz jokatzeko. Norbere buruan konfiantza duenak akatsak ikasteko bide bezala ikusten ditu, modu arduratsuan jarduten du eta gai da den bezalakoa izateko bere ongizatea zainduz.

Ikasleen barne sendotasuna lantzea garrantzitsua da, baina hori bezain garrantzitsua da irakasleek ere alderdi hori lantzea, izan ere, inor ezin dugu eraman gu iritsi ez garen tokira.



Irudia

Adin nahastuak

Adin, ezaugarri, behar eta lan-erritmo desberdinak dituzten ikaslez osatuta daude gelak, haiek guztiek testuinguru berean jardutea planteatzen baitugu. Aniztasunean bizitzen ikasten baitugu aniztasun horren aberastasuna ulertzen, bakoitzak bere partikulartasunean dituen beharrak eta bere arrakastarako bideak identifikatzen, elkarren arteko osagarritasuna bizitzen. 

Ikastola nekazal-ingurune batean egotea pribilegio bat da; talde txikiak ditugu, eta, horri esker, arreta indibidualizatua eskaini dezakegu eta adin desberdinetako ikasleak nahasten ditugu, horrek dakartzan onura guztiekin; haur bakoitzaren garapen-erritmoak errespetatzea, nagusiak txikienen erreferente diren bezala, nagusienek txikienak erreparatuz haien garapen-unea identifikatzen dute, eurek ere bizi izan zutelako garapenaldi hori, eta, horri esker, zein fasetan dauden jakin eta uler baitezakete.

Gure lehentasuna haur bakoitzaren beharrizan emozionalei erantzutea da, ingurune seguru bat izan dezaten, horixe baita haien potentzial guztia garatzeko oinarria.

 

 

 




Irudia

Euskalduna

Euskara, euskal kultura eta euskal nortasuna egunerokoan bizi ditugu ikastolan eta horiek bizirik mantentzeko konpromisoa adierazten dugu. Euskara erabiltzeko hautu kontzientea egiteko ahalegina egiten dugu, ahozkotasunari garrantzia emanez txiki txikitatik. 

Euskara ardatz izanik, Euskal Herrian bizi diren hizkuntzekiko begirunezko jarrera inklusiboa adierazten dugu. Izan ere, ez dago gure egoerari so egitea bezalakorik, Trebiñun euskaraz ikasi nahi eta ezin izatea, egunero gure hizkuntza eskubideak urratuak izaten direlako. 

Irudia

Hezkuntza kontzientea

Ikastolan hezkuntza kontzientea dugu gure ibilbidearen ardatz nagusietako bat. Ume bakoitza bere osotasunean hartzen dugu kontuan: emozioak, beharrak, erritmoak eta nortasuna errespetatuz. Ingurune seguru eta zaindu baten bidez, ikasleen garapen integrala sustatzen dugu, ikaskuntza esanguratsua eta pertsonala ahalbidetuz.

Eguneroko lanean material manipulatiboa erabiltzen dugu, ikaskuntza esperientziala eta aktiboa bultzatuz. Horrela, haurrek kontzeptuak modu praktiko eta sakonean barneratzen dituzte, euren kabuz deskubrituz eta esperimentatuz.

Helburua da haur zoriontsuak, autonomoak eta arduratsuak heztea, etorkizunari begira oinarri sendoak eskainiz.




Irudia

Natura

Argantzun Ikastolan balio berezia ematen diogu naturarekiko kontaktu eta harremanari. Uste dugu naturak aukera paregabea ematen digula modu bizi eta esanguratsuan ikasteko, gozatzeko eta ingurunearekin konektatzeko.

Basoa, baratzea edo jolastokian aurkitzen ditugun elementuak egunero bihurtzen dira ikasteko eszenatoki: behatu, esploratu, esperimentatu eta zaintzea gure ikasteko eta elkarrekin bizitzeko moduaren funtsezko parte dira. Naturarekin harremanetan egoteak haurren ongizatea, autonomia eta errespetua sustatzen ditu

Irudia

Pentsamendu konputazionala

Pentsaera konputazionala pentsamenduaren eta trebetasunen arteko nahasketa bat da. Hauek elkartuz, arazoak ebazteko oinarri indartsu eta eraginkor bat sortzen dutelarik.

Arazoak ebazteko abileziak eta teknika multzoa garatzea ekartzen du. Horien artean problemen deskonposizioa, patroien onarpena, abstrakzioa egitea eta algoritmoak diseinatzea da. Pentsaera konputazioanlak eta programazioak, biek, prozesu kognitibo berdinak erabiltzen dituzte. Horrela, arazoak deskonposatzeko eta problemak askatzeko algoritmoen kontzeptuak praktikan jartzen dituzren gailuak dira.

Pentsaera konputazionalaren helburua unibertsala da: Kontzeptu informatikoak aplikatuz inguratzen gaituzten arazoak ebaztea da. Horretan gaude ikastolan, Scrach eta Miibot erabiltzen dugu mahai jolas espezifikoekin.