Skip to main content

Bizipen esanguratsuetatik ikasiz

Sormenerako, harremanetarako eta lanerako gaitasunak garatzen

6-12 urte bitarteko haurrak etapa honetan, ARRAZONAMENDUArena da, pentsamendu magikotik logikora pasatzen dira. Sormenerako, harremanetarako eta lanerako gaitasunak garatzeko aukera ematen du eta KULTURAren jabekuntza eta garapen INTELEKTUAL eta ETIKOA ematen da.

 

Lehen Hezkuntzan bere errealitatetik eta bizipenetatik abiatuta inguratzen duen munduarekin erlazionatzeko, hura ulertzeko eta bertan eragiteko baliabideak eskuratzen jarraitzen du haurrak. 

 

EUSKARA da ikastolako oinarria eta gidaria, Gaztelania eta Ingelesa irakasgaiak lantzen diren arren. 

 

Haurrek AUTOERAIKUNTZAn lan egingo dute eta, modu horretan, ikaskuntzaren oinarri izango diren hainbat gaitasun garatuz joango dira, hala nola ekimena, autonomia eta sormena.

Irudia
Lehen hezkuntza

Etapa honetan alderdi hauek nabarmenduko dira:

TALDEA

Lehen hezkuntzako haurrek Haur Hezkuntzan garatutako NI-a finkatuko dute, eta etapa honetan taldeak hartuko du indarra, NOR NAIZ NI TALDEAN pixkanaka garatuz; NI bezalakoekin GU bat eraikiz.

 

Horretarako ALFONBRA egiten dugu egunero LH-ko etapa guztiak. Bertan, norberaren segurtasun indibiduala landu eta gero, taldean ondo sentitzearen segurtasuna bilatuko dute. Besteengandik baloratua, onartua eta errespetatua sentitzean, taldean toki bat dutela eta garrantzitsuak direla sentituko dute eta honek segurtasun handia emango die. 

 

Ikastolan, gertatzen diren talde egoerak behatu eta aztertzeaz gain, talde izaera lantzeko zenbait jarduera egiten ditugu egunerokotasunean: rolak, gatazkak, emozioak etabar lantzen dira. Egunero tarte bat eskaintzen diogu lanketa pertsonalari, eta hori, normalean, taldearen babesarekin batera lantzen dugu

ELKARRIZKETA

Elkarrizketei garrantzi handia ematen diegu. Hizkuntza modu praktikoan lantzeaz gain, beste zenbait gauza ere jorratzen dira:

  • Besteen ikuspuntuak kontuan hartzea.
  • Beraien ideia propioak baloratzea.
  • Hainbat gairi buruz hausnartzea.
  • Elkarrizketa erritmoa: pentsatu, esan, entzun…

GATAZKEN KUDEAKETA

Egunero sortzen diren gatazketan oinarrituz, arazoak modu eraikitzailean lantzen ditugu. Enpatia, frustrazioa, errespetua eta emozioen onarpena zein kudeaketa egokia landuz, besteak beste. 

 Honekin, elkarrizketei garrantzi handia ematen diegu. Hizkuntza modu praktikoan lantzeaz gain, gatazkak jorratzen dira: Besteen ikuspuntuak kontuan hartzea, beraien ideia propioak baloratzea, hainbat gairi buruz hausnartzea, elkarrizketa erritmoa: pentsatu, esan, entzun…

“Askatasun ezarekin bizitzek ez du merezi eta limiteik gabe ezin lasai bizi” – Rebeca Wild
Giro lasaia eta pentsatzean helmugaburakeri izan behar dira limiteak, baina askatasuna sentitzeko beharreko dute.
Jolastuz eta esperimentatuz gauzatzen du haurrak bere garapen kognitiboa.  Horretarako, ikastolan espazio egokituak eta material anitzak eskaintzen dizkiegu. Ingurunearekin eta naturarekin harreman zuzen izanik.
Haurrak arakatzea, mugitzeko, sentitzeko eta pentsatzeko eskubidea dauka. Haurra bere ikaskuntza prozesuaren parte aktiboa eta eta berezkoa duten autonomiarako jarrera “nik bakarrik egin nahi dut” eraikitzen doaz.
Gure ikastolan, haurrak, euren esperientzien protagonista kontsideratzen ditugu. Haurren motibazioa eta interesetatik abiatuta, aurreitik dakitena eta egoera berrien arteko loturak ezartzen laguntzean datza gure metodologia. Modu horretan, pentsatzen, haien ikuspuntuak plazaratzen, kritikoak izaten, hipotesiak sortzen edota arazoen aurrean konponbideak formulatzen trebatu daitezen saiatzen gara.