Gertakizun garrantzitsuenak
2001 - ARABA EUSKARAZ HAZTEKO EREIN
2001.urtean, Ikastola sortzear zegoela, Araba Euskaraz ospatu genuen "Hazteko Erein" leloarekin. Momentu horretan hasi ginen gure bidea sortzen.
2003 - Gure sorrera
Trebiñu, nahiz eta Arabako lurraldeez inguratuta egon, administratiboki ez dago haren mendean. Hala ere, trebiñuar asko eta askoren beharrei eta nahiari erantzunez, Trebiñuk euskarazko hezkuntza eskatu zuen eta eskatzen jarraitzen du.
2019 - Guraso elkarte izatetik kooperatiba izatera
2019.urtean Argantzun Ikastola Guraso Elkarte izatetik kooperatiba izatera pasa zen..
2022 - Lehen Hezkuntzako lehenengo promozioa
2022.urtean Lehen Hezkuntzako 6.mailara iritsi ziren gure lehenengo ikasleak. Lehenengo promozioak gure ikastolatik beste ikastola batzuetara jauzi egin zuen.