Skip to main content

Esperimentatuz ikasi

Irudia
Haur hezkuntza

0-3 URTE

Bizitzako lehenengo urteak funtsezkoak dira, haurrak bere burua ezagutzetik ingurua ezagutzera eramango duen bidea jorratuko baitu. Horrela, pixkanaka-pixkanaka bere pertsonalitatea eratzen eta autoestimua indartzen joango da.

Bide honetan, ezinbestekoa da haurrak atxikimendu ziurra jasotzea. Bere bizitza guztian zehar sostengua emango diona.

Etapa honetan, haurrak zaintzen duen helduarekiko atxikimendu ziurra lortzea izango da helburu nagusia. Horretarako, umea bera, den bezalakoa onartua eta maitatua sentitu beharko da, dagozkion mugak maitasunez jarriko zaizkiolarik.

Errespetuan oinarritutako giroa ziurtatuko da, bai oinarrizko beharrak hasetzen laguntzean, eta baita mugimenduan daudenean ere.

Esperimentazioa izango da ezagutzak barneratzeko baliabide nagusia.

Irudia
Haur hezkuntza

3-6 URTE

Adierazpen mota desberdinak garatuko dituzte, erritmo eta interes guztiak errespetatuz.

Material ez-estrukturatu zein estrukturatuaren manipulazioaren bitartez, ezagutza logiko-matematikoak bereganatuko dituzte.

Jolas sinbolikoaren bitartez, haurra errealitatea ulertzen joango da eta aldi berean, bere beldurrak lantzeko aukera izango du.

Adin honetan harremanak lantzeko beharra izango dute eta helduak paper garratzitsua izango du hauek ulertzeko edota bideratzeko bidean lagunduz

3-6 urteko etapan LANTZEN DIREN JARDUERA BATZUK:

ESPERIMENTAZIO JARDUERAK

Jarduera erakargarriak eta ezagunak dira; besteak beste, kutxak, poteak edota giltzarrapoak zabaltzea eta ixtea, ontzi batetik bestera isurtzea, mahaia garbitzea…

Jarduera horiek haurrari bere inguruan autonomia gehiago bereganatzen laguntzen diote, horrek bere buruarekiko konfiantza handiagoa emango dio eta autoestimu sendoa garatu ahal izango du.

Beste alde batetik, haurraren motrizitate fina (idazketarako) eta koordinazioa garatzeko lagungarriak dira jarduera horiek.

HIZKUNTZA

Hizkuntz jarduerek adin honetako oinarrizko behar bati erantzuten diote. Abestiak, olerkiak, ipuinak eta istorioak uneoro erabiltzen ditugu.

Idazketa zerbait komunikatzeko nahiarekin estuki lotuta dago.

Irakurketa (besteek pentsatzen dutena ezagutzeko jakinmin moduan ulertuta) beranduago helduko da.

MATEMATIKA

Material sentsorialaren bidez, haurrak tamaina eta kantitatearekin lotutako sentsazio asko bizi eta bere gorputz memorian barneratzen ditu.

Haurra prest dagoenean, eta interesa duenean, batuketa eta kenketa aurkezten zaizkio. Beti ere, haurrari ikusi eta ukitzeko aukera ematen dion material espezifikoa eta manipulatiboa erabiliz. Horrela, ikaskuntza kontzientea lortzen da.

ADIERAZPEN TAILERRAK (margoak, buztina eta mugimendua)

Mugimendua gure gorputza ezagutzeko eta dituen beharrez jabetzeko tresna eraginkorra da.

Mugimenduaren bidez norberak bere gorputza den bezala ezagutzen du, eta hori da lehen urratsa norbera den bezala onartzeko eta maitatzeko.

Tailerretan lan egiteko baldintza batzuk errespetatuko dira: talde heterogeneoa, epairik gabeko espazioa (jolasteko eta ikertzeko aukera emanez) eta espazio iraunkorra (aldaketarik gabekoa).

PSIKOMOTRIZITATEA

Ekintza eta jolas askearen bitartez, haurrak euren berezko moduan adierazten dira eta gauza asko esperimentatzen dituzte; ingurunea askatasunez eraldatzeko plazerra, beraien kabuz konponbideak aurkitzea, errealitatea ulertzea, arauetara egokitzea, txandak errespetatzea, besteekin partekatzea eta besteen nahiak eta ikuspegiak errespetatzea, besteak beste.

Etorri gu ezagutzera

Irudia
Gu ikastola, zu?

Matrikulatu zaitez Argantzun ikastolan!