Skip to main content

Gertakizun garrantzitsuenak

2001 - ARABA EUSKARAZ HAZTEKO EREIN

2001.urtean, Ikastola sortzear zegoela, Araba Euskaraz ospatu genuen "Hazteko Erein" leloarekin. Momentu horretan hasi ginen gure bidea sortzen. 

2003 - Gure sorrera

Trebiñu, nahiz eta Arabako lurraldeez inguratuta egon, administratiboki ez dago haren mendean. Hala ere, trebiñuar asko eta askoren beharrei eta nahiari erantzunez, Trebiñuk euskarazko hezkuntza eskatu zuen eta eskatzen jarraitzen du.

2007 - ARABA EUSKARAZ GARENAREN JOSTUN

2007.urtean, "Garenaren jostun" lelopean Araba Euskaraz ospatu zen Argantzunen

2017 - Lehen Hezkuntza etaparen hasiera

2017.urtean Lehen Hezkuntzako etaparekin hasi ginen

2018 - ARABA EUSKARAZ IRRIKITAN

2018.urtean Argantzun Ikastola berriro ere irrikitan zegoen Araba Euskaraz antolatzeko eta hala egin genuen berriro ere. 

2019 - Guraso elkarte izatetik kooperatiba izatera

2019.urtean Argantzun Ikastola Guraso Elkarte izatetik kooperatiba izatera pasa zen.. 

2022 - ARABA EUSKARAZ 8.ALABA

2022. urtean  "8. alaba" lelopean ospatu zen Araba Euskaraz. Trebiñuri aipamena eginez, alegia, "zortzigarren alaba" den lurraldeari. 

2022 - Lehen Hezkuntzako lehenengo promozioa

2022.urtean Lehen Hezkuntzako 6.mailara iritsi ziren gure lehenengo ikasleak. Lehenengo promozioak gure ikastolatik beste ikastola batzuetara jauzi egin zuen.