Close
;

6-12 urte artean, haurraren etapa ARRAZONAMENDUarena da, IMAJINAZIOarena, KULTURAren jabekuntzarena eta garapen INTELEKTUAL eta ETIKOarena.

Lehen Hezkuntzak lan indibiduala egiten du ikasleekin, ikas-gaitasun eta -estiloak errespetatuz, talentua sustatzeko, autokonfiantza eraikitzeko eta ekimenerako autonomia zein gaitasuna indartzeko. Gaitasunak sormenetik garatzeko aukera ematen du, eta, halaber, lidergo-dohainak eta talde lana garatzea.

Urte horietan zehar, haurrek AUTOERAIKUNTZAn lan egingo dute, ingurunea esperimentatuz eta esploratuz, eskainitako jardueren eta haien garapenen praktika autonomoaren bitartez, bai banaka, bai taldeka. Modu horretan, lidergoaren oinarri izango diren hainbat gaitasun garatuz joango da ikaslea, hala nola ekimena, autonomia eta sormena.

Hizkuntza nagusia EUSKARA izango da.

KONPETENTZIEN GARAPENEAN OINARRRITUTAKO IKASKUNTZA

EZAGUTZA ARLOAK GURE INGURU HURBILARI LOTUTA LANDUZ

EGUNEROKOTASUNEAN SORTUTAKO PROIEKTUEKIN LAN EGINEZ

EUSKARAZ BIZIZ

INGELESA ETA GAZTELANIA IKASIZ

TXANELA proiektua

IKASKUNTZA KONTZIENTEA– Material manipulatiboak (Montessori…)