Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak eta Argantzungo Udalak sustatutako ikastetxe bat gara.
Trebiñu, nahiz eta Arabako lurraldeez inguratuta egon, administratiboki ez dago haren mendean. Hala ere, trebiñuar asko eta askoren beharrei eta nahiari erantzunez, Trebiñuk euskarazko hezkuntza eskatu zuen eta eskatzen jarraitzen du. Hala sortu zen, 2003. urtean, Argantzun Ikastola. Hasiera hartan, haur talde txiki batekin hasi zen, eta, orduz geroztik, etengabe jarraitu du hazten. Ikasle kopuru txikia izateak zein adinen nahasketak ikusarazi zigun aukera ederra genuela banakako eta kalitatezko hezkuntza emateko. Eta halaxe joan da gorpuztuz gure proiektua, izaera kontzientea duena, errespetuzkoa, bizipenei loturikoa.

Gure Ikastola familia handi bat da, eta hura osatzen dugun guzti-guztion inplikazioari esker egiten du aurrera.