Close
;

Bizitzako lehenengo urteak funtsezkoak dira, bertan pertsonalitatea eratzen baita.

Etapa horretan, MUGIMENDUA ezinbestekoa da eta adimenaren garapenari lotuta dago. Alegia, gorputzaren kontrolak norbere buruaren kontrola dakar.

JOLASA ikaskuntzarako baliabide nagusia da, hari esker beraien burua ezagutzen dute, erlazionatzen ikasten dute eta errealitatea esploratzen dute.

Haur txikiek AUTONOMIArako joera daukate “lagundu iezadazu nire kabuz egiten”, baita ORDENArako joera ere (materialak non dauden ezagutzea, erreferentziazko pertsonak izatea…). Batak zein besteak lasaitasuna eta gozamena ematen diete.

NORBERE BURUA ezagutzetik INGURUA ezagutzera.

BEHARRAK ASETZEN (afektua, atsedena, elikadura, higienea eta zainketa)

ATXIKIMENDUTIK AUTONOMIARA

MUGIMENDU ASKEA “Haurrek zeregin batean askatasunez aritzen, interesatzen, saiatzen eta esperimentatzen ikasten dute”. E. Pikler.

EUSKARAZ BIZIZ

PSIKOMOTRIZITATEA “Jarduteko PLAZERRETIK pentsatzeko plazerrera” B. Aucouturier.

“ELEANITZ ENGLISH” PROIEKTUA (4 urtetik aurrera)

URTXINTXA PROIEKTUA

IKASKUNTZA KONTZIENTEA– Material manipulatiboa. (Pikler, Montessori, matematika ikasten,…)

HEZKUNTZA SORTZAILEA– Arno Stern




ETAPA HONETAN JARDUERA BATZUK LANTZEN DITUGU:

ESPERIMENTAZIO JARDUERAK

Jarduera erakargarriak eta ezagunak dira; besteak beste, kutxak, poteak edota giltzarrapoak zabaltzea eta ixtea, ontzi batetik bestera isurtzea, mahaia garbitzea…

Jarduera horiek haurrari bere inguruan autonomia gehiago bereganatzen laguntzen diote, horrek bere buruarekiko konfiantza handiagoa emango dio eta autoestimu sendoa garatu ahal izango du.

Beste alde batetik, haurraren motrizitate fina (idazketarako) eta koordinazioa garatzeko lagungarriak dira jarduera horiek.

JARDUERA SENTSORIALAK

Haurrak zentzumenen bereizketa lana egiten du eta sentsazio desberdinak esploratzen ditu: kolore, pisu, luzera, ehundura, zapore, usain, soinu eta beste hainbat dimentsio.

HIZKUNTZA

Hizkuntz jarduerek adin honetako oinarrizko behar bati erantzuten diote. Abestiak, olerkiak, ipuinak eta istorioak uneoro erabiltzen ditugu.

Idazketa komunikatzeko nahiarekin estuki lotuta dago.

Irakurketa -besteek pentsatzen dutena ezagutzeko jakinmin moduan ulertuta- beranduago ailegatuko da.

MATEMATIKA

Material sentsorialaren bidez, haurrak tamaina eta kantitatearekin lotutako sentsazio asko bizi eta bere gorputz memorian barneratzen ditu.

Haurra prest dagoenean, eta interesa duenean, batuketa eta kenketa aurkezten zaizkio. Beti ere, haurrari ikusi eta ukitzeko aukera ematen dion material espezifikoa eta manipulatiboa erabiliz. Horrela, ikaskuntza kontzientea lortzen da.

ESPRESIO TAILERRAK (margoak, buztina eta mugimendua)

Mugimendua gure gorputza ezagutzeko eta dituen beharrez jabetzeko tresna eraginkorra da.

Mugimenduaren bidez norberak bere gorputza den bezala ezagutzen du, eta hori da lehen urratsa norbera den bezala onartzeko eta maitatzeko.

Tailerretan lan egiteko baldintza batzuk errespetatuko dira: talde heterogeneoa, epairik gabeko espazioa (jolasteko eta ikertzeko aukera emanez) eta espazio iraunkorra (aldaketarik gabekoa).

PSIKOMOTRIZITATEA

Ekintza eta jolas askearen bitartez, haurrak euren berezko moduan adierazten dira eta gauza asko esperimentatzen dituzte; ingurunea askatasunez eraldatzeko plazerra, beraien kabuz konponbideak aurkitzea, errealitatea ulertzea, arauetara egokitzea, txandak errespetatzea, besteekin partekatzea eta besteen nahiak eta ikuspegiak errespetatzea.