Close
;
GURASO ELKARTEA

Argantzon Ikastolako gurasoak proiektu honetan konprometiturik gaude. Ikastetxearen bilakaeran eta gure haurren hezkuntzan eragina duten erabaki eta akordioetan parte hartzen dugu.

Guraso Elkartean haurren eta gurasoen dinamizazioa sustatzea dugu helburu. Horretarako, hainbat ekintza burutzen ditugu: txangoak, igeriketa ikastaroak, musika ekintzak, jai herrikoiak, udalekuak (3-12 urte) eta gurasoentzat tailerrak (elebitasuna, haurren masajeak…).





FUNTZIONAMENDUA

GURASO ELKARTEA Ikastolan haurrak matrikulaturik dauzkaten familiek osatzen dute. Elkarte hau da proiektuaren titularra.

ASANBLADA OROKORRAK ospatzen dira urtean bi aldiz. Lehenbizikoa ikasturte hasieran ospatzen da eta bigarrena ikasturte amaieran. Asanblada hauetan, balorazio orokorrak eta zentruari dagozkion erabaki garrantzitsuenak hartzen dira.

Bestalde, hilabetero edo, IKASTOLAKO JUNTA BATZORDEA biltzen da. Batzorde hau ikastolako irakasleek eta hala erabakitzen duten familietako kideek osatzen dute. Bertan, zentruari dagozkion gai ezberdinak eztabaidatu, prestatu eta erabakitzen dira (arlo ekonomikoa, matrikulazioak, hezkuntza eskaintzaren kalitatea handitzeko proposamenak, jardueren antolaketa, barne funtzionamendua, proiektuak, eskolaz kanpoko ekintzak, irteerak, udalekuak…).





GURASO ELKARTEAN ALTA EGIN

Guraso Elkartean alta emateko orria nahi baduzue, behean klikatu!