Close
;

Matrikulazio Kanpaina 2017-2018

HEZKUNTZA KONTZIENTEA ETA ERRESPETUZKOA

Irailean Lehen Hezkuntzarekin hasiko gara!

Gure Ikastola Argantzunen dago (Trebiñu), 0-6 urteko haurrekin dihardugu (Haur Hezkuntza), eta 13 urteko ibilbidea dugu. Trebiñun hezkuntza euskaraz eskaintzeko beharrak bultzatu gintuen proiektu hau abiaraztera. Hurrengo ikasturtean, Lehen Hezkuntza eskainiko dugu (6-12 urte), gure hezkuntza-proiektuari jarraipena emateko. Lehen Hezkuntzako ikastetxea Manzanosen egongo da (Araba ofiziala), Argantzundik 5 km-ra, eta itunpeko ikastetxea izango da. Ondoren, haurrek Armentia Ikastolan egin ahalko dute Bigarren Hezkuntza, Gasteizen.

Badira gugana Gasteiztik datozen zenbait familia; horregatik, garraioa errazteko moduak aztertzen ari gara: Gasteiz-Argantzun, Argantzun-Manzanos.

Hauek dira gure Hezkuntza ereduaren ezaugarrietako batzuk:

– Adin desberdinetako haurrak elkarrekin; TALDE TXIKIAK.

– BANAKAKO ARRETA, haur bakoitzaren GARAPEN ERRITMOAK (egokitze-aldia, esfinterren kontrola,…),eta IKASKUNTZA ERRITMOAK errespetatuz, haien interesean eta motibazioan oinarriturik, indarguneak indartuz eta ahulguneetan lagunduz.

– Askotariko MATERIAL MANIPULATIBOAK erabiltzea, haur bakoitzari interesa eta ulermena modu indibidualizatuan estimulatzeko, oso kontuan hartuz garapen emozionala, soziala…

– Haurraren IKUSPEGI GLOBALA

– NATURAREKIKO eta ingurune hurbilarekiko HARREMANA.

– Familia eta irakasleen arteko TRATU ZUZENA, gertutasuna, eta jarduera/erabakietan parte hartzeko ahalmena.

– ORDUTEGI MALGUA sarrera/irteeretan haur Hezkuntzan

– JOLASA, MUGIMENDUA ETA ESPERIMENTAZIOA oinarrizko baliabide gisa.

– Psikomotrizitate jarduerak (AUCOUTURIER), matematika eta irakurketa-idazketa (MONTESSORI), espresio-tailerrak , jarduera sensorialak,…

(Informazio gehiago izateko, ongietorri liburuxka deskargatu)

ANIMATU ETA ETORRI NAHI DUZUENEAN GU EZAGUTZERA!

BILERA INFORMATIBOAK:

– ARGANTZUN (Argantzon Ikastolan): urtarrilak 30, 18:00etan

– MANZANOS (Gizarte etxean): urtarrilak 31, 18:30etan

– GASTEIZ (“Zabalgana Batuz” auzo elkartean; Zabalgana hiribidea 46): otsailak 1, 18:00etan